2013/10/11

Hezkuntza arloko profesional eta aditu zenbaitek ikusten dute, euskara geldi-geldika aurrera egiten doala Ezkerraldean, Meatzaldean eta Enkarterrin



Profesionales y expertos educativos observan una progresiva recuperación del euskera en la Margen Izquierda, Zona Minera y Encartaciones


Sabino Arana Fundazioak eta Bideko Argia kultur elkarteak elkarraldi bat antolatu dute, bateko, gogoeta egiteko euskarak erabil esparruetan (gizarte-bizitza, administrazioa, aisia etab.) bizi duen egoeraz, eta, besteko, haren garapena eta aurrera egiten segi dezan abiatu beharreko ekimenak aztertzeko.


Santurtziko Dorretxe jauregian hogeita hamar bat pertsona bildu dira, adituak eta Ezkerraldean, Meatzaldean eta Enkarterrin euskararen eta euskal kulturaren garapenaren eta etorkizunaren alde lan egiten duten elkarteetako eta erakundeetako ordezkari zenbait, eskualde horretan guztian hizkuntza normalizatzen joan dadin egiten diren ahaleginak eta, halaber, hura indartzeko beharko liratekeen programak aztertzeko.

Gai horren inguruko kontuak aztertzen jardun dutenak izan dira: Gotzon Lobera, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria (Eusko Jaurlaritza). Olatz Altuna,Soziolinguistika Klusterreko kidea; Jon Aizpurua, Plangintza eta Azterlanetako zerbitzu-burua; etaPatxi Alberdi, Bizkaiko Foru Aldundiko Hizkuntza Gizarteratzeko Ataleko burua.

Horrenbestez, bada, Jon Aizpuruak zenbait datu eman du “Erroldako datuetan oinarrituta, Euskarak Ezkerraldean izan duen bilakaeraren berri emateko; Olatz Altunak eskaini duen hitzaldiaren ardatza izan da, “Euskararen kaleko erabilpena Ezkerraldean”; Patxi Alberdik  “Bizkaiko Foru Aldundiak euskara Ezkerraldean sustatzeko dituen lehentasunezko jardun-esparruak” hartu ditu mintzagai; eta Gotzon Loberak berba egin du, “Bilakaeraz, oraingo egoeraz eta Herri Administrazioak Ezkerraldean etorkizunerako dituen erronkez ”.

Datuek hala diote. Euskara Ezkerraldean biziberritze-prozesu garrantzitsu bat bizitzen ari da, hamarkadatan zehar alderantzizkoa bizi izan duen arren, nahiz eta gauza arraroa edo gutxi jakina izan ez. Izan ere, Jose Antonio Uriarte  aita frantziskotar eta euskalkien ikertzaileak 1864an egindako azterlan batek jakin eragin zuen ezen, Ezkerraldeko biztanlerik gehienak euskaraz mintzatzen zirela eta gaztelania gazte gutxi batzuek bakarrik erabiltzen zutela komunikatzeko. Gero, jasan zituen  jazarpenek eta debekuek haren atzerakada areagotu zuten.

Orain,  herritarren eta instituzioen nahimenari eta ahaleginari esker, euskara orduan galdutako  eremua berreskuratzen ari da. Biziberritze hori  hizkuntzaren beraren biziraupena bermatzen ari da; hain zuzen ere, horixe da mintegi honen antolatzaileek espero dutena, hots,  etorkizunerako joera hortik joatea.

Goizeko debatea esparru horren zenbait alderditan ardaztu da, besteak beste: nondik gatoz?, zein da euskaren gaur egungo egoera?, zeintzuk dira inguru horretan hizkuntza normalizatzeko egiten ari diren ahaleginak? Zeintzuk programa beharko lirateke hura indartzeko?
En un encuentro, organizado por Sabino Arana Fundazioa y la Asociación cultural Bideko Argia, en el que se ha analizado la situación del euskera en sus diferentes ámbitos (vida social, administración, ocio, etc.) así como su desarrollo y las iniciativas a tomar para que siga avanzando

Cerca de una treintena de expertos y representantes institucionales y de asociaciones que trabajan por el desarrollo y futuro del euskera y la cultura vasca en la zona de Margen Izquierda, Zona Minera y Encartaciones se han dado cita en la Casa Torre de Santurtzi para analizar los esfuerzos de normalización del idioma realizados en la zona, así como los programas que serían necesarios para reforzarlo.

Gotzon Lobera, director de Normalización Lingüística de las Administraciones Públicas (Gobierno vasco); Olatz Altuna, del Clúster vasco de Sociolingüística; Jon Aizpurua, jefe del Servicio de Planificación y Estudios de la Viceconsejería de Política Lingüística; y Patxi Alberdi, jefe de la Sección de Socialización de la Lengua de la Diputación Foral de Bizkaia han ido analizando  estas cuestiones.

Así Jon Aizpurua ha ofrecido datos sobre la Evolución del euskera en Ezkerraldea en base a los datos del censo”; Olatz Altuna ha centrado su discurso en la “ Evolución del uso del euskera en la calle en  Ezkerraldea”; Patxi Alberdi ha hablado sobre los “Ambitos de actuación prioritarios de la Diputación Foral de Bizkaia en cuanto a la promoción del euskera en Ezkerraldea”; y  Gotzon Lobera, sobre la “Evolución, situación actual y retos para el futuro de la  administración pública en Ezkerraldea”.

Los datos lo avalan. El euskera en Ezkerraldea está viviendo un proceso de revitalización importante, pese a que durante décadas haya vivido el efecto contrario, aunque no fuera algo extraño o poco conocido. De hecho, un estudio realizado en 1864 por el franciscano e investigador de los dialectos del euskera, José Antonio Uriarte, determinó que la mayoría de los habitantes de Ezkerraldea hablaban el idioma y sólo una pequeña parte de jóvenes utilizaban el castellano para comunicarse. Posteriormente, las persecuciones y prohibiciones a las que se vio sometido acentuaron su retroceso.

Ahora gracias a la voluntad y al esfuerzo de ciudadanos y de instituciones se está recuperando el terreno perdido. Una revitalización que está garantizando al euskera la pervivencia y que desde los organizadores de este seminario esperan sea la tendencia del futuro.

Y es en ese marco es en el que se ha centrado el debate de la mañana, ¿de dónde venimos?, ¿cuál es hoy día la situación del euskera?, ¿cuáles son los esfuerzos de normalización del idioma que se están realizando en la zona? ¿Qué programas serían necesarios para reforzarlo?

No hay comentarios:

Publicar un comentario